Twitter-eko taldea: #bmo2010

2011-05-18

Afarira nortzuk bai¿?

10 egun barru azken afarirako lehenengo data da, hots, Maiatzak 28!!

Badakit, ointxe danok gaudela goraino MAL madarikatuarekin, baina blog hau asko bisitatzen omen da (blogger-eko estadistikei begira) eta 6 erantzun besterik ez dira egon!!

Hau irakurtzen baduzue esan BAI ala EZ zareten etorriko!! 6rentzako afaria antolatzeko edota 26rentzako!!

Oraingoz, nik dakidala:

  • MAIATZAK 28 - BILBOn
    • txikerra
    • eider
    • ibai
    • jaio¿?
    • leire
  • EKAINAK 4 - BILBOn
    • txikerra
    • jaio 
    • eider
erantzun mesedez!!

PD: hau da idazten dodan azken sarrera blog honetan, beste blog batzuk dekodazalako eta betikoak pintxo-poteotara aurkezteko telefonoa edo facebook edo e-maila erabili ahal dotelako. Inork gure badau bloga martxan mantendu bota mail bat ta partaide bihurtuko zaitut. txikerra

2011-05-01

Galdeketak afariaren inguruan

Badirudi Masterra agurtzeko afari bat egiteko prest bagaudela batzuk. Beraz, hiru galdeketa jarri ditut:
  1. Zein egunetan?
  2. Non afaldu?
  3. Joango zara?
Mesedez eskatzen dizuet galdeketetan parte hartzea, horrela behintzat jakingo baitugu betikoez gain nortzuk joango garen zein egunetan eta non afalduko dugun.

Hala ere, badakizue zuon komentario guztiak eskertzekoak direla!!

2011-04-07

Hurrengoa noiz eta non?

Masterra amaitzear dago eta laster elkar ikusteari guztiz utziko diogu. Beraz, zer deritxozue afaritxo bat egiten badugu?

  • Nortzuk zaudete batzeko prest?
  • Noiz?
  • Non?
Benga! hasi komentatzen! badakidala noizean behin blogera norbait sartzen dela!

Ondo izan!

2011-03-29

Arabatakada 2011

Ea ikusen dugun UNIBERTSITATE EUSKALDUN ETA HERRITAR BATEN ALDEko jaian!!


Ondo izan!!

2011-03-28

III. Pintxo Poteoa

Uste baino jende gutxiago etorri zen... baina oso ondo pasatu genuen!!

Bideoko abestia zein izan daiteke¿? kar kar kar!

2011-03-24

III. Pintxo Poteora nor doa¿?

 Larunbatean 20:00tan Motrikes-en (Someran)!!!!!!!!!!!


Nortzuk agertuko gara???????? (Teoz gain noski!!)

Larunbatean gaude!!!!

2011-03-15

Badator III. Pintxo Poteoa

Irakasle kuadrila!!

Badatorrela III. Pintxo Poteoa!! bi asteburu barru berriro elkar ikusiko dugu!! II. moduloko eta praktiketako gorabeherak elkarbanatzeko eta... dantza pixkat egiteko!!

Martxoak 26an zita daukagula badakigu, baina non eta zein ordutan geratuko gara??

LASTER ARTE!!

2011-02-16

III. Pintxo Poteoa

Kaixo!!

GOGORATU!! Martxoak 26 Modulo Orokorreko III. Pintxo-Poteoa dekogule Bilbon!!

ANIMATU!!

2011-02-15

Hizkuntza eta Literaturako azterketak

Hizkuntza eta Literaturako espezialitateko ikasleok gara azterketak ditugun bakarrak. Hiru azterketa soilik dira, baina ikasgai bakoitzeko %20 balio dute.

Bidezkoa da?

Suposatzen da espezialitate guztietako ikasgaietako irakasleak daude behartuta azterketak egitera, baina zergaitik zuzendariek esandakoaz paso egiten dute?

Egoera honen aurrean Hizkuntza eta Literaturako ikasleak besteen ondoan desabantailan gaude, zer egin behar dugu gure ikaskide eta lagunei min ez egiteko?

Master honetako beste bitxikeri bat omen da hau...

2011-01-31

Martxoak 26 afarie!!

Kaixo!!

Zer moduz dana? ondo ezta?

Sarrera honegaz hau esan gure dogu:

MARTXOAREN 26an MODULO OROKORREKO AFARIE DAGOELA!!!

Sagardotegiren baten begiratuko direz prezioak! eta komentetan joango gara BLOGEAN!!

bozkatu: http://doodle.com/zhuw5dprn425tacw


Ondo izan!!